DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Aste honetan eguzkia eta beroa iritsiko dira Durangaldera ostiralera arte

Merkurioa 30 graduraino igoko da asteazken eta ostegunean

Durangaldeko eguraldiaren aurreikuspena GRAFISMOA: Unai García
Durangaldeko eguraldiaren aurreikuspena GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Maiatza euritsu eta fresko baten ondoren, ekaineko lehen astea aldaketa garrantzitsuekin dator. Gaur, astelehena, hodeiek egun eguzkitsuei bide emango diete, eta tenperaturak nabarmen egingo du gora, astearen erdialdean 30 gradu ingurura iritsiz.

Astelehena, eguzkia arratsaldean

Asteleheneko lehen partean hodeiak ugarituko dira oraindik ipar partean, eta tarteka euria egin lezake, batez ere goizaldean eta goizean goiz, baina zaparrada mardulagoren bat ere bota lezake. Arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira eta azken orduetan hodei gutxi egongo dira ia leku guztietan. Haizea ipar-ekialdekoa izango da, arratsaldean biziagoa. Eguneko tenperaturak gora egingo du, eta maximoak 20 ºC-tik gora kokatuko dira.

Asteartea, beroa dator

Azkenik, asteartean tenperaturak aireratuko dira eta garai hartarako balio egokiagoak lortuko dituzte. Igoera nabarmena izango da, eta maximoak 25 ºC ingurukoak edo handiagoak izango dira eskualde gehienetan. Giro eguzkitsua nagusituko da, goizean goiz behe-lainoa egongo da eta mendi inguruetan arratsaldez bero-hodei batzuk garatuko dira. Haizea leuna eta norabide aldakorrekoa izango da, eta arratsaldean iparraldea nagusituko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top