DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

AP-8 autobideko bidesariaren tarifak igo dira 2025erako: Kontsultatu prezio berriak

Iurreta eta Bilbo arteko tartea bederatzi zentimo igoko da urtarrilaren batetik aurrera, 2,63 eurotik 2,72 eurora

Tarifa berriak AP-8an 2025erako

DURANGALDEA | Bizkaiko Foru Aldundiak bidesarien prezioak eguneratuko ditu 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera. Urte berria dator eta horrekin batera prezioen igoera AP-8an. Ostiral honetan, abenduak 27, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoaren arabera, Iurretatik Bilborako sarbidea, esaterako, bederatzi zentimo igoko da, 2,63 eurotik 2,72 eurora. Iurretatik Ermura 1,66 eurotik 1,72 eurora igoko da. Tarterik luzeenean, hau da, Bilbotik Gipuzkoako mugaraino, igoera 19 zentimokoa izango da, 5,54 eurotik 5,73 eurora.

Iurreta eta Abadiño arteko ibilbidea zero eurotan mantenduko da, eta Bilbora joan nahi duten ermuarrek 4,43 euro ordaindu beharko dituzte, 2024an baino 0,15 gehiago. Gipuzkoako mugara joan nahi izanez gero, bi zentimo gehiago ordainduko dira, 0,47 euro.

Aurten ere gora egingo duen tartea Bilbo eta Zornotza artekoa izango da, euro batetik hiru zentimora igoko baita prezioa, 1,03ra iritsiz.

 

2025erako prezioak

2024rako onartutako prezioak

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top