DOT Durangaldea

Antso Estegiz kaleko berrurbanizazioaren 2. faseari buruzko informazio-saioa, azaroaren 18an

Saioa 19:00etan izango da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, eta proiektua gauzatzeko aurreikusitako epeak eta baldintzak aurkeztea izango du helburu

Informazio saioa datorren azaroaren 18an izango da

DURANGO | Datorren azaroaren 18an, arratsaldeko 19:00etan, Durangoko Udaletxeko Osoko Bilkuraren aretoak  Antso Estegiz kaleko berrurbanizazio-proiektuaren 2. faseari buruzko informazio-saioa hartuko du, bizilagunei zuzendua.

Bilera horretan, proiektuaren puntu nagusiak azalduko dira, aurreikusitako lanak ondo ulertzen laguntzeko. Era berean, lanak gauzatzeko aurreikusitako baldintzak eta epeak azalduko dira.

Saio honen helburua inguruko bizilagunei informazio zuzena eta eskuragarria ematea da, bereziki auzo horretan bizi diren edo bertatik sarri igarotzen diren pertsonei. Izan ere, jarduketek aldi baterako eragina izan dezakete bai mugikortasunean, bai ingurune hurbilean.

Durangoko Udalak interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu saio honetan parte hartzera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top