DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ansorena familiaren ehun bat argazkik Durangoko historia erakusten dute

Museoaren erakusketa maiatzaren 10etik uztailaren 14ra bitartean irekiko da

Erakusketa uztailaren 14ra arte egongo da zabalik
Erakusketa uztailaren 14ra arte egongo da zabalik

DURANGO | Durangoko Arte eta Historia Museoak Durangaldeak XX. mendearen hasieratik 1960ra arte jasan duen landa-eraldaketari buruzko 100 argazki inguru erakutsiko ditu. Erakusketa bihar, maiatzak 10, irekiko da apirilaren 14ra arte. Gainera, kirol-ekitaldiak eta eguneroko eszenak barne hartzen dituzten irudiak egongo dira ikusgai.

Iaz, Ansorena familiak bildutako argazki zahar ugari eman zizkion Gerediaga Elkarteari, 10.000 inguru, eta, argazki horiek erakutsi ahal izateko, elkarte hori Durangoko Arte eta Historia Museoarekin harremanetan jarri zen, eta bihartik uztailaren 14ra arte ehun inguru izango dira ikusgai. “Gerediagak gauzak erraz jarri zizkigun erakusketa hau egin ahal izateko”, azaldu du Garazi Arrizabalaga Museoko zuzendariak. Gainera, Patricia Laiseka Gerediagako argazki arduradunak eskerrak eman dizkio Ansorena familiari egindako lanagatik. “Urtebete eman dugu gure elkartearentzat altxorra izan diren argazkiak digitalizatzen eta aukeratzen”, zioen Beobidek hunkituta.

Ansorena familiak eskerrak eman nahi izan dizkio Gerediagari, izan ere, harrituta geratu ziren etxera joan zirenean eta argazkiak zituzten kutxa “mordoa” jaso zituzten. “Eskerrak eman nahi dizkiogu aitari, gizon zoragarria izan baita, eta jende askok esaten dit aitari esker argazki zaharrak dituztela”, zioen Virginiak hunkituta.

Miren Amuriza eta Hanneke inaugurazioan
Erakusketaren inaugurazioa bihar, ostirala, arratsaldeko 19:00etan izango da Museoan eta bertan izango dira Miren Amuriza bertsolari berriztarra eta Hanneke musika taldea. “Erakusketa honen bidez, Durangaldeko paisaiek jasan duten bilakaera eta eskualdeko tradizioen bilakaera erakutsi nahi da”, zioen Jon Sergio zinegotzi eta Astarloa Kulturgintzako presidenteak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top