DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Amorebietak Leioaren aurka berdindu eta Portugaleteren kontra galdu du

Hurrengo hitzordua Gernikaren aurkako Federazio Kopako fase autonomikoaren finala izango da asteazkenean

Disputarán la final autonómica contra el Gernika el miércoles

FUTBOL | Urdinek prestaketarekin aurrera jarraitzen dute, eta gaur goizean hitzordu berri bati ekin diote. Hain zuzen ere, Sarrienan SD Leioa eta Club Portugaleteren aurka egindako triangularra, 45 minutuko neurketen. Gure taldeak, oinarrizko futboleko jokalari askoren parte-hartzearekin, golik gabe berdindu du Leioaren aurka eta 1-0 galdu du Porturen kontra.

Goizeko lehen norgehiagokan, urdinek Leioa izan dute aurkari. Hamaikakoa Lukas, Goie, Mendibe, Aranceta, Hernaiz, Marouane, Peru, Arzalluz, Lulu, Asier Sánchez eta Etxanizek osatu dute. Hasieran aurrea hartzeko zorian egon da etxeko taldea, baina Lukasek bi geldiketa on burutu ditu ekiditzeko. Lehen ordu laurdena gaindituta, Etxanizek gola sartzeko aukera izan du, baina atezainak gelditu du errematea. Lukasek beste aukera on bat gelditu du 1-0ekoa saihesteko eta urdinen abagune on batean Hernaizen saiakera kanpora joan da. Amaierarako hamar minuturen faltan, 0-1ekoa iristear egon da, baina etxekoen atezainak Mikel Arzalluzen gola eragotzi du geldiketa ikusgarri batekin. Horrela, lehen partida hasierako markagailuarekin amaitu da.

Bigarren partidan, Portugaleteren aurka, Aitor Zulaikak hamar jokalari mantendu ditu eta atepean Murgoitio sartu da. Neurketan zehar, Beaskoetxea, Lejarza, Hodei Rodríguez, Asier Santos, Zorrilla, Odei, Castañeda eta Torrico ere zelairatu dira aulkitik. Bigarren partida aurrekoak baino gol aukera gutxiagorekin igaro da eta argienak Portugaleterenak izan dira. Urbinaren bitartez aurreratzea lortu dute jaurtiketa on batekin. Aurkaria abantaila handitzetik gertu egon da, baina Murgoitiok saihestu du eta 1-0eko markagailua ez da mugitu.

Hurrengo hitzordua Gernikaren aurkako Federazio Kopako fase autonomikoaren finala izango da, datorren asteazkenean 20:00etan Urritxen.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top