DOT Durangaldea

Amorebietak hiru puntu garrantzitsu lortu ditu Urritxen

Neurketako gol bakarra Mikel Arzalluzek sartu zuen lehen zatiko erdialdean

Hiru punty lortu ditu klubak etxean jokatutako partidan

FUTBOL | Urdinek garaipena lortu dute asteburu honetan Urritxen SD Logroñesen aurka partida parekatu batean. Neurketako gol bakarra Mikel Arzalluzek sartu zuen lehen zatiko erdialdean. Taldeak lan izugarria egin du hirugarren astez jarraian atea hutsean uzteko.

Azken orduetan izandako euri jasaren ondorioz putzuz betetako zelai batean, zaila zen aurkariaren areara iristea futbol zuzenaren aldeko apusturik egin gabe. Baloi solte bakoitzak, borroka itzel bat sortzen zuen. Lehen abisua David Sanchezen urruneko jaurtiketa batek eman zuen. Baloiak langaren goiko aldea jo zuen. Urdinen erantzuna gol moduan iritsi zen 24. minutuan. Etxanizek erdiraketa bat jarri zuen eskuinetik, Zorrillak buruz luzatu zuen eta Arzalluzek bigarren zutoinean fusilatu zuen. Hortik atsedenaldira arte ez zen hasierako gidoia aldatu. Lehia asko eta arrisku aukera gutxi.

Aldageletatik igaro ondoren egoera ere ez zen gehiegi aldatu. Bi taldeak aurkariaren area ingurura hurbiltzen ziren, baina gehienetan defentsak nagusitzen ziren. SD Logroñesek lerroak aurreratu ditu eta talde zornotzarrak defentsan lan egin behar izan zuen. Korrika egiteko tarteekin, urdinen jokaldiak ez ziren aukera argiekin amaitzen, zelaiaren astuntasunak eraginda. Azken txanpan sufritu egin behar izan zuen garaipena lortzeko, batez ere 80. minutuan talde errioxarrak zutoinera errematatu duenen. Hala ere, urdinek hiru puntu garrantzitsu lortu zituzten etxean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top