DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Amorebietak Federazio Kopako bigarren kanporaketarako txartela lortu du

Urritxen San Ignaciori 3-1 irabazi eta gero

Zornotzarrek garaipen berria lortu dute Urritxen

FUTBOL | Urdinek Federazio Kopako bigarren kanporaketarako txartela lortu dute asteazken honetan Urritxen San Ignaciori 3-1 irabazita. Aitor Zulaikaren taldeak Sestao Riverren aurka neurtuko ditu indarrak datorren astean Las Llanasen denboraldiko lehen partida ofizialean maila oso ona erakutsi ostean, jokoaren pisua eramanez eta aukera ugari sortuz. SDAren golak Gonzalo Zorillak -bi alditan- eta Iker Rekagorri zornotzarrak sartu dituzte.

Zornotzarrek hasieratik bilatu dute gola eta 20. minutuan aurkitu dute saria. Arzalluzen jokaldi on baten ondoren, Torricoren jaurtiketa Ivan Sanz atezainak gelditu du, baina Zorrilla adi agertu da aldaratzea aprobetxatu eta 1-0ekoa egiteko. Zorrilla bera bigarrena sartzeko zorian egon da bi minutu geroago. Atezainak saihestu du geldiketa itzel batekin. Gureek neurketa kontrolatzen jarraitu dute eta 43.ean aukera argia izan dute Hodei Rodriguezen bidez Torricoren pase onaren ondoeren, baina ez dute abantila handitzea lortu. Jarraian 1-1ekoa heldu da. Erremate batek langan jo du eta aldaratzea Ormazabalek jaso du berdinketa egiteko.

Atsedenaldiaren ostean, urdinak gogotsu zelairatu dira eta berehala abisatu dute. Lehenengo, Ceballosek zartako batekin. Gero Hernaiz, bere falta jaurtiketak atezaina hegan egitera behartu duelarik. 2-1 heldu da 56an, Zorrillak bere bigarren gola sartu duenean Arzalluzen pasea aprobetxatuz. Odei gola lortzeko zorian egon da, baina atzelari batek atepean sahiestu du. Torrico ere hirugarren gola sartzetik gertu egon da, baina Ivan Sanzen erreflexuekin topo egin du berriro. Epaia 90. minutua gaindituta iritsi da, Etxanizek penaltia eta aurkariaren atezainaren txartel gorria eragin duenean. Etxanizek berak jaurti du penaltia eta ez du sartzea lortu, baina Rekak aldaratzea jaso du behin betiko 3-1ekoa ezartzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top