Ogenabekoa auzoan gertatu da goizaldeko 04:30ean
AMOREBIETA-ETXANO | Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Amorebieta-Etxanon, sute bidezko kalteak eragitea egotzita. Polizia-patruilak su-itzalgailua hustu du, aparkatuta zegoen furgoneta baten atzealdean piztutako sua itzaltzeko.
Gaur, larunbata, goizaldeko 04:30ean, Herritarren Babeserako patruila bat Amorebieta-Etxanoko Ogenabekoa auzora joan da, persona bat, aparkatuta zegoen furgoneta bati su ematen saiatzen ari zenaren abisua jaso ondoren. Poliziak azkar jardun du su-itzalgailu batekin, ibilgailuaren atzealdean zegoen sua itzaltzeko.
Patruila ingurura iritsi denean, ustezko egilea furgonetatik gertu ikusi dute, eta ihes egiten saiatu da. Bistatik galdu gabe, beste agente bat atzetik joan zaio eta harrapatu egin du. Susmagarriak zauriak zituen aurpegian, bart bertan eraso fisiko batean parte hartu baitzuen. Pertsonaren gauzen artean, metxeroa atzeman diote ertzainek, delituaren froga gisa. Jarraian, atxilotu egin dute, kalteak eragitea egotzita.
Ertzain-etxean polizia-eginbideak amaitutakoan, atxilotua epailearen esku utziko dute.