Berrizko anbulatorio zaharrean ikusi ahal izango da azaroaren 1era arte

MENDIA | Amaraune Berrizko Mendi Kirol Elkarteak Gailurretan izan gaitun erakusketa ibiltaria jarri du ikusgai. Berrizko anbulatorio zaharrean, erakusketak azken mendean mendiaren inguruan emakumeak, bereziki aitzindariek, izan duen parte-hartzea ikusarazi eta aitortu nahi du.
Ekimenaren bultzatzaileek erakusketa bisitatzera animatzen dute, eta azaroaren 1era arte egongo da ikusgai.