DOT Durangaldea

Amaitu dituzte Sagastako bidea konpontzeko lanak

Obra honen bitartez, auzoko segurtasuna eta irisgarritasuna hobetu dira

Amaitu dituzte Sagastako bidea konpontzeko lanak

ABADIÑO |  Abadiñoko Udalak Sagasta auzoko bidea konpontzeko lanak amaitu ditu. Obra honen bitartez, auzoko segurtasuna eta irisgarritasuna hobetu dira. Udalak, 255.000 euroko inbertsioa egin du lan hauetan, eta Construcciones Lasuen enpresa izan da lanen esleipenduna.

Lehen urratsa bazterbideak konpontzea izan zen, zenbait lurzatitan ura behar bezala bideratzeko eta ur-korronteek eragindako lur-jausiak saihesteko. Haren ondotik, errepidea konpondu dute, egoera okerrean baitzegoen.

Udal gobernu taldeak baserri auzoak zaintzearen garrantzia azpimarratu du: “Esku hartze honekin, auzoko segurtasuna indartu eta mugikortasuna erraztu dugu, bertako bizilagunen eguneroko bizitzari mesede eginez”.

Proiektu hau Abadiñoko Udalak landa azpiegiturak hobetzeko duen konpromisoaren baitan sartzen da, udalerriko eremu guztietan bizi-baldintza duinak eta seguruak bermatuta egon daitezen.
Mendiolako errepidea konpontzeko obrak, laster Udalak laster hasiko ditu Mendiolako errepidea konpontzeko lanak. Alfredo Baeschlin eta Atxa-Txiki arteko bidea konponduko da, hain zuzen ere. Azken urteotan hainbat luizi gertatu dira puntu berean, eta arazoari behin betiko irtenbidea ematea da helburua. Udalak 264.145,99 euroko inbertsioa egingo du lan horietan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top