Uda ostean eraikin nagusia eraikitzeko lanak lizitatuko dira
MALLABIA | Espainiako Futbol Federazioak Ebar Kirol Hiria 2030eko Munduko Txapelketako azpiegoitza izendatu ondoren, klub armaginak instalazio horren eraikuntzaren aurrerapenen berri eman du. Instalazioak 81.000 metro karratuko azalera izango du eta 16 milioi euroko aurrekontua.
Eibarrek Areition izango duen kirol-hiriaren obrek aurrera jarraitzen dute, eta aurrera doaz hainbat frontetan. Oraingoz, amaituta daude bai Areitio eta Mallabiko hirigunea lotzen dituen oinezkoentzako espaloia, bai kirol-hirirako sarbideak, iazko irailean hasi zirenak.
Espaloiak, Mallabiko Udalarekin hartutako konpromisoak, oinezkoen pasealeku bat eraikitzea ekarri du, Areitiotik Mallabiaraino. Pasealeku horren azpitik kirol-hirirako beharrezkoak diren ur, ureztatze, saneamendu eta telekomunikazio sare desberdinak daude.
Kirol-hirirako sarbide berrien ondorioz, biribilgune bat eraiki da, kirol-hirirako sarbide zuzena izango duena.
Biribilgune hori Bizkaiko Foru Aldundiak jarritako baldintza bat da, eta hobetu eta ordenatu egiten ditu BI-634 errepidearen eta BI-3342 errepidearekiko lotunearen (Berrizerako norabidean) eta Mallabirako udal-errepidearen arteko lotuneak, kirol-hirirako sarbide zuzena barne.
Eraikin nagusia
Bestalde, kirol-hiriko eraikin nagusia lizitazio-fasean dago, eta obrak uda ostean hastea aurreikusi da.
Barruko urbanizazioari dagokionez, egikaritze-fasean dago, eta konplexuaren barruko kanalizazio guztiak eta futbol-zelaiak prestatzea dakar.
Era berean, 1.620 ikuslerentzako lekua izango duen tribuna bat eraikitzen ari dira. Tribuna horren behealdean oinarrizko futbolaren instalazioak egongo dira.