Iragan denboraldian Holandako Bigarren Mailako Helmond Sport taldean aritu zen
FUTBOLA | Amorebieta Kirol Elkarteak eta Athletic Clubek Álvaro Marín Sesma (Cintruénigo, 2003-05-01) aurrelariaren lagapena adostu dute. Pasa den denboraldian Holandako Bigarren Mailako Helmond Sport taldean aritu zen.
Ariete gaztea 2021ean iritsi zen Lezamara, Atletico Cirboneron gailenduta. Zurigorrien lehen denboraldian, 20 neurketa jokatu zituen Ohorezko Mailako gazteekin eta beste 20 Basconiarekin, zortzi eta zazpi gol hurrenez hurren. Iragan denboraldian esperientzia bat bizi izan zuen Holandako futbolean, Helmond Sporten utzita jokatu baitzuen, non bost diana sinatu baitzituen 25 partidatan.