DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Alokairurako laguntzak ematea arautzen duen ordenantza eguneratu du Abadiñok

Gobernu taldearen helburua epe ertainera Etxebizitza Plana egitea da

Abadiñoko Udalaren aldaketa alokairuen araudian
Abadiñoko Udalaren aldaketa alokairuen araudian

ABADIÑO | Etxebizitza alokatzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza eguneratu du Abadiñoko Udalak. Eguneratzeak 18 eta 35 urte bitarteko (biak barne) gazteentzako laguntzen sailkapen taulan egin dira. Aldaketa horretarako, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata eta KPIaren igoera hartu dira kontuan.

Aldaketa horiek egiteaz gain, epe ertainera Etxebizitza Plana idazteko lehen pausoak eman ditu Abadiñoko Udalak. Abadiñoko metabolismo demografikoaren eta etxebizitza beharraren azterketa egingo dute, eta halako lanetan aditua den enpresa bat kontratatuko dute. Azterketa sakona izango da, eta udalerriaren irudia eskainiko du sektore horretan.

Hamabi asteko lana da, eta 15.000 euroko inbertsioa egin dute proiektuan (BEZik gabe). Etxebizitza Plana, besteak beste, gazteen emantzipazio prozesuetarako prestatuko da, Udalak Legegintzaldiko Agendan zehaztu zuenez.

Azterketak hainbat puntu izango ditu. Batetik, analisi demografiko eta sozioekonomikoak egingo dituzte, prospektiba bat eginez eta jarduera tasa, langabezia tasa edo biztanleriaren okupazio tasa neurtuz. Bestalde, etxebizitza beharrari, horren merkatuari (alokairua eta erosketa) eta Abadiñoko etxebizitza parkeari buruzko azterketak egingo dituzte.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top