DOT Durangaldea

TOP 1

Amaitu dira Mallabian BI-2301 errepideko trafikoa berrantolatzeko lanak

Sestra-kota jaitsi eta bidegurutze berri bat sortu da, non sarbide guztiak pilatzen baitira MALLABIA | Bizkaiko Foru Aldundiak amaitutzat eman ditu BI-2301 errepidean, Mallabiko Goitondo auzoaren parean, trafikoa berrantolatzeko lanak. Eremu horretan, beharrezkoa zen bide-segurtasuna hobetzeko esku hartzea; izan ere, tarte horretan maniobrak bereziki konplexuak ziren, ikuspen eskasagatik eta abiadura aldatzeko errei egokirik ez zegoelako. […]

Amaitu dira Mallabian BI-2301 errepideko trafikoa berrantolatzeko lanak Irakurri albistea »

Gaztañerre solidarioa Berrizen, Sahararako elikagai bilketa

Azaroaren 15ean izango da, 19:00etan, Olakueta plazan BERRIZ | Datorren zapatuan azaroaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan hasita, Berrizek bere ohiko Gaztañerre jaia ospatuko du Olakueta plazan, gaztaina erreen dastaketa eta elkartasun ekintza uztartuz. Partaidetzarako Udal Kontseiluak antolatuta, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararren kanpalekuetarako elikagai ez galkorrak biltzeko kanpaina bat egingo da. Bertaratzen direnek gaztaina batzuengatik elikagai pakete

Gaztañerre solidarioa Berrizen, Sahararako elikagai bilketa Irakurri albistea »

“Durango mugimenduan dago”, 2025eko Durangoko Azokaren iragarkia

Iragarkiaren kontzeptua tentsio poetikoan elkarrekin bizi diren bi ideiaren ingurukoa da DURANGO | Durangoko Azokaren 60. edizioko SPOTa ikusgai dago jada. Ideia sinple baina indartsu batetik sortu da: Durango mugimenduan dago. Hala azaldu du Iratxe Reparaz Durangoko Azokako aurtengo irudiaren sortzailea eta spotaren sorkuntza zuzendariak: “Azokaren 60 urteko ibilbidea irudikatzeko, pieza bisual bat sortu dugu,

“Durango mugimenduan dago”, 2025eko Durangoko Azokaren iragarkia Irakurri albistea »

Udal eraikinerako eguzki-energia instalazio sarea zabaldu du Zornotzak

Sorkuntza fotovoltaikoko sistemak partekatutako autokontsumo-modalitatean jardungo du AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanok eguzki-energia fotovoltaikoko instalazio berriak jarri ditu martxan udalerriko bi eraikin publikotan: Luis Urrengoetxea haurreskolan eta Larreako eskola publikoan (Lehen Hezkuntza). Bi eguzki-energia instalazioak martxan daude jada, eta elektrizitatea sortzen ari dira eta horrek pauso sendoa suposatzen du udalerria energia-eredu jasangarriago eta ingurumenarekiko arduratsuago baterantz bideratzeko.

Udal eraikinerako eguzki-energia instalazio sarea zabaldu du Zornotzak Irakurri albistea »

Leire Bilbaori harrera egin diote Literaturako Sari Nazionala irabazi ondoren

Saritutako lana ikuspegi berritzaileagatik eta gai konplexuak sentsibilitatez eta edertasun poetikoz lantzeko moduagatik nabarmentzen da DURANGO | Gaur arratsaldean, azaroak 11, Leire Bilbaori harrera egin dio Durangoko Udalak, 2025eko Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala jaso ondoren, ‘Klera’ lanagatik. Durangoko Udalak antolatutako topaketak udal ordezkariak bilduko ditu idazlea zoriontzeko. Ekitaldian, Mireia Elkoroiribe alkateak hitz batzuk

Leire Bilbaori harrera egin diote Literaturako Sari Nazionala irabazi ondoren Irakurri albistea »

Instagramen, nortasuna ordeztuz, egiten ari diren iruzurraz ohartarazi du poliziak

Irudi publikoen profil faltsuak erabiliz, finantza-produktuetan edo kriptomonetetan inbertsioak egiteko EUSKADI | Ertzaintzako Zibersegurtasuna Koordinatzeko Burutzak Instagram sare sozialaren bidez zabaltzen ari den iruzur-mota berri bati buruz ohartarazi du. Irudi publikoen profil faltsuak erabiliz, finantza-produktuetan edo kriptomonetetan inbertsioak egiteko iruzurrezko aukerak eskaintzen dituzte. Iruzurra pertsona publiko ezagunak imitatzen dituzten Instagrameko profil faltsuen bidez egiten da. Instagrameko

Instagramen, nortasuna ordeztuz, egiten ari diren iruzurraz ohartarazi du poliziak Irakurri albistea »

Khea Ziaterren ‘Scrooge eta Mamuak’ antzezlanak irekiko du Antzerkiño jaialdia

Sarrerak Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan daude salgai dagoeneko ABADIÑO | Azaroaren 15ean hasiko da Antzerkiño, Abadiñoko Antzerki Jaialdia. Abadiñoko Udalak Banarte Antzerki Taldearekin elkarlanean antolatzen du jaialdia, eta, aurten, gainera, berezia izango da: hamargarren aldia beteko du. Estreinako aldiz, Txanporta Kultur Klubak proposatutako obra bat egongo da programazioan. Khea Ziater konpainiaren Scrooge eta

Khea Ziaterren ‘Scrooge eta Mamuak’ antzezlanak irekiko du Antzerkiño jaialdia Irakurri albistea »

Saibigaingo deshobiratzeetan beste borrokalariren gorpuzkiak aurkitu dituzte

Jarduketa honekin, dagoeneko 5 pertsonaren gorpuzkiak aurkitu dira 2023tik URKIOLA |  Igande honetan Saibigain mendian (Urkiola) egindako lan berriek emaitza arrakastatsuak lortu dituzte: Gerra Zibileko beste bi borrokalariren gorpuzkiak aurkitu dira. Horiekin, dagoeneko aurkitu dituzte 5 pertsonaren gorpuzkiak 2023tik. Lan arkeologikoak Gogora Institutuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak baimentzen dituzte. 2023an hasitako proiektu baten parte dira,

Saibigaingo deshobiratzeetan beste borrokalariren gorpuzkiak aurkitu dituzte Irakurri albistea »

Zornotzak dokumental bat argitaratu du “Priscilla, Reinas del Nafarroa” musikal inklusiboaren arrakastaren ondoren

Bideo-laburpenean, eskaini ziren bi emanaldietako unerik nabarmenenak jasotzen dira AMOREBIETA-ETXANO | Joan den ekainean, Amorebieta-Etxanoko Nafarroa Zentroak “Priscilla, Reinas del Nafarroa” musikala estreinatu zuen, arrakasta handiarekin. Obra hori zentroko erabiltzaileek egokitu eta berrinterpretatu zuten, inklusioan eta maitatzeko askatasunean oinarrituta. Estreinaldi horretan jende asko bildu zen, eta, gainera, herriko ikastetxeen, Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru

Zornotzak dokumental bat argitaratu du “Priscilla, Reinas del Nafarroa” musikal inklusiboaren arrakastaren ondoren Irakurri albistea »

Scroll to Top