DOT Durangaldea

MALLABIA

Zabalik da 2026ko Lilatoian izena emateko epea Mallabian

Interesdunek Udaletxean edo Kultur Etxean eman dezakete izena, otsailaren 24a baino lehen MALLABIA | Martxoaren 1ean, igandea, Donostian ospatuko da 36. Lilatoia, emakumeen ahalduntzea eta kirolaren sustapena helburu dituen ekitaldi nagusia. Urteetan emakume askoren topagune nagusi bilakatu da, elkartasuna, parte-hartzea eta emakumeen ikusgarritasuna indartuz, eta emakumeentzako kirolaren garrantzia azpimarratzeko aukera paregabea eskaintzen du. Mallabiko Udalak […]

Zabalik da 2026ko Lilatoian izena emateko epea Mallabian Irakurri albistea »

Abian da Errefuxiatu sahararrentzako elikagai bilketa Mallabian

Helburu nagusia da saharar errefuxiatuen kanpamentuetan oinarrizko elikagaietarako sarbidea bermatzea MALLABIA | Saharako errefuxiatuei laguntza ematea lehentasun izaten jarraitzen du, eta horregatik abian jarri da errefuxiatuen kanpamentuetako gehien behar dutenentzat oinarrizko elikagaiak hornitzeko dohaintza kanpaina. Kanpaina honen helburua da errefuxiatuek dituzten premia larrienak asetzea, ongizaterako beharrezko elikagai garrantzitsuak eskainiz. Kanpaina honen bidez, edozein pertsonak erraz

Abian da Errefuxiatu sahararrentzako elikagai bilketa Mallabian Irakurri albistea »

Mallabiko kaleak kolorez beteko dira Inauterietan datorren zapatuan hasita

Txitxiburduntzia, kale animazioa, mozorro-bazkaria, playback-a eta jarduera gehiago izango dira herriko hainbat gunetan MALLABIA | Herria prest dago, beste urte batez, 2026ko Inauteriak ospatzeko. Otsailaren 7tik 17ra bitartean ospatuko diren festen baitan, adin guztientzako jarduerak izango dira protagonista. Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, egitarau zabala prestatu du, tradizioa, sormena eta jai giroa uztartuz. Lehiaketak, musika

Mallabiko kaleak kolorez beteko dira Inauterietan datorren zapatuan hasita Irakurri albistea »

Mallabiak plaza berritu eta bainugela jarriko du Zubitegin 2026an

Aurrekontuaren %21,7 inbertsio gakoetara bideratuko da MALLABIA | Mallabiko Udalak atzo arratsaldean egindako osoko bilkuran 2026rako aurrekontu udala onartu zuen, guztira 3,18 milioi eurokoa , EAJ-PNVren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Aurrekontu hau aurreko urtearekin alderatuta %22,6ko hazkunde nabarmena izateagatik nabarmentzen da, batez ere Eusko Jaurlaritzaren ZAP ( Lehentasunezko Jarduera Eremua) funtsen bidezko dirulaguntza

Mallabiak plaza berritu eta bainugela jarriko du Zubitegin 2026an Irakurri albistea »

Amaitu dira Mallabian BI-2301 errepideko trafikoa berrantolatzeko lanak

Sestra-kota jaitsi eta bidegurutze berri bat sortu da, non sarbide guztiak pilatzen baitira MALLABIA | Bizkaiko Foru Aldundiak amaitutzat eman ditu BI-2301 errepidean, Mallabiko Goitondo auzoaren parean, trafikoa berrantolatzeko lanak. Eremu horretan, beharrezkoa zen bide-segurtasuna hobetzeko esku hartzea; izan ere, tarte horretan maniobrak bereziki konplexuak ziren, ikuspen eskasagatik eta abiadura aldatzeko errei egokirik ez zegoelako.

Amaitu dira Mallabian BI-2301 errepideko trafikoa berrantolatzeko lanak Irakurri albistea »

Mallabiko Udalak Goitondoko autobus geltokia egokitzeko lanak egin ditu

Esku-hartzeak badia bat, espaloi bat eta markesina bat jasotzen ditu eta geltokiaren irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea du helburu MALLABIA | Mallabiko Udalak abuztuan burutu ditu Goitondoko autobus geltokia egokitzeko lanak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Esku-hartzeak geltokiaren irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea izan dute helburu, oinezkoentzat eta garraio publikoa erabiltzen dutenentzat ingurune eroso eta funtzionala eskainiz. Jarduketa

Mallabiko Udalak Goitondoko autobus geltokia egokitzeko lanak egin ditu Irakurri albistea »

Mallabiko Udalak lorezaintza lanak egingo ditu Zubitegi Kirol Parkean

Aurreikusitako lanak zuhaixka herrestariak eta landare igokariak landatzera bideratuta daude MALLABIA | Azkeneko ikerketa baten ondorioz, Zubitegi kirol parkearen ingurumen-testuingurura egokitzeko esku-hartzeak egitea beharrezkoa dela identifikatu du Udalak. Horren harira, lorazaintza lanak egitea aurreikusi du aipatu espazioan, ingurune naturala hobetzeko eta espazio publiko honen kalitatea handitzeko. Esku hartze honetan zuhaixka herrestariak eta landare igokariak landatuko

Mallabiko Udalak lorezaintza lanak egingo ditu Zubitegi Kirol Parkean Irakurri albistea »

Mallabiak Jubilatuen Etxeko tabernaren kudeaketa lizitatu du

Kontratuan gestioa, atezaintza eta garbiketa zerbitzua jasotzen da, bost urteko kontratuarekin MALLABIA | Udalak ireki du jubilatuen etxeko taberna, kontserjeritza eta garbiketa zerbitzua kudeatzeko lizitazioa. Adinekoentzat topagune garrantzitsua da espazio hau, eta funtsezko eginkizuna du haien ongizatea eta bizitza aktiboa sustatzen; harreman sareak indartu, elkarrekin egon eta hainbat jardueratan parte hartzeko aukera ematen du. Kalitatezko

Mallabiak Jubilatuen Etxeko tabernaren kudeaketa lizitatu du Irakurri albistea »

Asfaltatze- lanak egiteko lizitazio prozesua zabaldu du Mallabiko Udalak

Aurreikusitako lanak Aitxuko Arandoño baserriaren adarrean, Goitondobekoa poligonoan eta Mallabarrena eta Elizoteko hirigunean egingo dira MALLABIA | Udalak udalerriko hainbat puntuetan konponketa eta birrasfaltatze lanak egiteko lizitazio prozesua zabaldu du. Ekintza honen helburu nagusia da trafikoaren segurtasuna hobetzea eta egoera kaskarrean dauden bideetan ibilgailuen zirkulazio egokia bermatzea, trafikoa oztopatzearen ondorioz istripuen arriskua handia baita. Horregatik,

Asfaltatze- lanak egiteko lizitazio prozesua zabaldu du Mallabiko Udalak Irakurri albistea »

Scroll to Top