Pertsona bat zauritu da Kanpazarren, errepidetik irten ostean
Biktima Usansoloko ospitalera eraman dute ELORRIO | Pertsona bat zauritu da gaur goizean N-636 errepidean, Kanpazar parean, gaur goizeko 8: 30ak aldera errepidetik irten ostean. Autoko bidaiariari laguntzeko, suhiltzaileek esku hartu behar izan dute. Ondoren, anbulantzian eraman dute Usansoloko ospitalera. Istripuaren ondorioz, errei bat itxita egon da goizeko hamarrak arte, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Pertsona bat zauritu da Kanpazarren, errepidetik irten ostean Irakurri albistea »