DOT Durangaldea

ESKUALDEA

Ermuak Gabonetako argiztapena estreinatuko du 310 elementurekin ostegun honetan

Haurren Kontseiluak “Argilinex” enpresak herri osoan instalatutako 300 elementu baino gehiago piztuko ditu ERMUA | Gabonetako 310 bat elementuk herriko kaleak argituko dituzte abenduaren 5etik, osteguna, 2025eko urtarrilaren 6ra arte. Enpresa esleipendunak 307 argi-elementu berri instalatu ditu 160 kokapenetan. Hamaika kaletan 3Dko elementu argitsuak izango dituzte, eta beste 19tan sekuentzia eta/edo argi-joko askotarikoak. Metro koadroko […]

Ermuak Gabonetako argiztapena estreinatuko du 310 elementurekin ostegun honetan Irakurri albistea »

Bertsolaritza adinekoentzako terapia gisa, Durangoko egoitzan

“Bertso Ardatz” ekimena abian jarri da Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, bertokoen bizi-kalitatea eta gaitasun kognitiboak hobetzeko. DURANGO | Bizkaiko Foru Aldundiak, adinekoen 12 udal egoitzarekin lankidetzan, “Bertso Ardatz” kultur ekimena jarri du abian. Ekimen horren helburua da bertokoen bizi-kalitatea hobetzea eta gaitasun psikoemozionalak sustatzea bertsolaritzaren bidez, euskal kulturaren adierazpenik esanguratsuenetako bat baita. Leixuri Arrizabalaga Euskara,

Bertsolaritza adinekoentzako terapia gisa, Durangoko egoitzan Irakurri albistea »

Iurreta Txirrindulari Elkarteak fundatzaileei omenaldia egin die

Ekitaldia larunbat honetan Bakixan egin zen bazkarian izan zen IURRETA | Iurreta Txirrindulari Elkarteak 40 urte bete ditu aurten (1984-2024) eta horregatik bere bazkide sortzaileei omenaldia egin die. Ekitaldia joan den asteburuan Bakixako txokoan egin zen bazkarian egin zen.

Iurreta Txirrindulari Elkarteak fundatzaileei omenaldia egin die Irakurri albistea »

Iurretak omenaldia eskaini zion Kristina Mardarasi

Familiak eta lagunek babesa eman zioten atzo zornotzar polifazetikoari IURRRETA | Askondo txiki geratu zen atzo Iurretako Udalak Kristina Mardaras polifazetikoari bere bizitzan zehar egin duen lanagatik egin zion omenaldi hunkigarrian. Bertsolari, andereño, txirrindulari, dantzari… bere ibilbide osoa errepasatu zen atzoko omenaldian, ikasle izandako musikari, dantzari, bertsolari eta trikitilarien parte-hartzearekin. Kristinak, familia eta lagunekin batera,

Iurretak omenaldia eskaini zion Kristina Mardarasi Irakurri albistea »

Hainbat ekitaldi Durangon eta Zornotzan Euskararen Nazioarteko Egunerako

Ekitaldi desberdinak antolatu dituzte hurrengo egunetarako DURANGO/AMOREBIETA | Durangoko Udalak, Euskara Sailaren bitartez, datorren asteartean, abenduak 3, ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira diseinatutako jarduerak eta materialak aurkeztu ditu. Aurten, kirola izango da ikuspegi nagusia, eta haur, gazte eta familien artean euskararen erabilera sustatzeko duen ahalmena azpimarratuko da. Udalak udalerriko eguneroko bizitzan euskararen normalizazioarekin duen

Hainbat ekitaldi Durangon eta Zornotzan Euskararen Nazioarteko Egunerako Irakurri albistea »

AMARI Durango jaio da, bertako merkataritza dinamizatuko duen laguntzaile birtuala

WhatsAppen eskuragarri dago eta hiriko 80 saltokiri buruzko informazioa eskaintzen du DURANGO | Dendak Bai Durangaldeko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen elkarteak AMARI Durango zerbitzu berria aurkeztu du, tokiko merkataritzari buruzko beharrezko informazio guztia emateko. Beraz, adimen artifizialean oinarritutako laguntzaile birtuala da, WhatsApp bidez eskuragarri dagoena, eta tokiko negozioen ikusgaitasuna hobetzeko eta egungo informazio-eskaeretara egokitzeko balioko

AMARI Durango jaio da, bertako merkataritza dinamizatuko duen laguntzaile birtuala Irakurri albistea »

Murgoitio, Okango eta Andikoako bideak hobetzeko 284.000 euro bideratuko ditu Berrizek

Udalaren kontuak, 2025erako, 7,3 milioi eurokoak dira BERRIZ | Atzo arratsaldean egin zen ohiko osoko bilkuran, Berrizko Udalak 2025eko aurrekontuaren proiektua eztabaidatu zuen, 7.340.000 eurokoa, azken ekitaldian baino % 5,96 gehiago. Gobernu taldearen aldeko botoekin eta EH Bilduren kontrako botoarekin onartu zen. Sarrerei dagokienez, zatirik handiena Udalkutxaren ekarpenetik dator, 3.738.217 eurorekin, aurreko ekitaldian baino 4.189

Murgoitio, Okango eta Andikoako bideak hobetzeko 284.000 euro bideratuko ditu Berrizek Irakurri albistea »

DOT Komunikabideak taldea LANDUE komunitatearen kidea

Aurten 15 enpresa gehitu dira euskara sustatzeko ekimenera eta orain 38 enpresek osatzen dute komunitatea DURANGALDEA | Durangaldeko Mankomunitateak eskualdeko erakundeak, enpresak eta Lanbide Heziketako zentroak bildu ditu ostegun honetan Durangoko Elkartegian. Bertan, eskualdeko eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko LANDUE proiektuaren barruan emandako azken urratsak aurkeztu dira. Durangaldeko 15 enpresa berrik proiektuan parte hartzeko konpromisoa sinatu

DOT Komunikabideak taldea LANDUE komunitatearen kidea Irakurri albistea »

Scroll to Top