Muturrekoak bere etapa itxiko du Athleticekin eta Bigarren Mailan jokatuko du berriro
FUTBOLA | Joan den ekainaren 30ean Jon Morcillo zornotzarrak Athleticeko kide izateari utzi zion. Atzo egin zen ofizial Albaceteren fitxaketa. Muturrak bi denboraldirako sinatu du Mantxako taldearekin, eta atzean utzi du talde zuri-gorrian zuen aroa, ez baitzuen kontratua berritzeko klausula bete. Bere atzean, 53 partida jokatu ditu lehen taldearekin eta Superkopako titulu bat. Joan den denboraldian Amorebietan aritu zen utzita eta orain Bigarren Mailan jokatuko du Albaceterekin.