Azken bi denboraldietan Real Sporting de Gijoneko bigarren taldea zuzendu du

FUTBOLA | SD Amorebietak datorren denboraldian lehen taldeko entrenatzailea Aitor Zulaika Aranguren (Azpeitia, 1978-03-23) izango dela jakinarazi nahi du. Urdinen entrenatzaile berriak eskarmentu handia du aulkietan. Azken bi denboraldietan Real Sporting de Gijoneko bigarren taldea zuzendu du eta aurretik honako talde hauetan aritu zen entrenatzaile gisa: Lagun Onak, Bigarren B Mailara igotzeko faserako sailkatu zena; Real Union, Federazio Kopa irabazi eta Bigarren Mailara igotzeko playoffak jokatu zituena; eta Real Sociedad B, non Imanol Alguacil edo Xabi Alonso bezalako entrenatzaileen laguntzaile bezala ere aritu zen.
SDAk ongi etorria eman nahi dio Urritxeri entrenatzaile berriari eta zorterik handiena opa dio. Datozen egunetan egingo da Aitor Zulaikaren aurkezpen ofiziala.