‘Dragonkeeper’ abuztuaren 30ean Otamotzena parkean
DURANGO | Durangoko Udalak aire zabaleko bi zine emanaldi antolatu ditu uda honetarako herriko bi auzotan, eta saioak doakoak izango dira. Saio guztiak gaueko 22:00etan hasiko dira. Lehenengo proiekzioa gaur izango da, uztailak 27, Tabiran, eta bigarrena abuztuaren 30ean, Otamotzena parkean.
Aurtengo lehen edizioan bi film hauek ikusi ahal izango dira:
Uztailak 27, Tabiran: “Vaya vacaciones”
Abuztuak 30, Otamotzena parkean: “Dragonkeeper”
Emanaldiak herriko Zugaza Zinemarekin elkarlanean egingo dituzte. Eguraldi txarra eginez gero, Andra Mari elizpean izango dira zinema saioak.