DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

“Aginte Planean jasotako jarduketen %63 abian da”

Bost proiektu estrategiko burutu dira, 18 jarduketa exekuzio aurreratuan daude eta beste 24 exekutatzen ari dira

Proiektuen %63,51o aurrerapena jasotzen du, eta horietatik % 56,75 exekutatzen ari dira gaur egun

AMOREBIETA-ETXANO | Udalaren 2023-2027 Aginte Planak aurrerapen garrantzitsuak izan ditu lehen urte honetan. Izan ere, aurkeztu zenetik urtebete igaro ondoren, planaren jarduketen erdia baino gehiago abian dira, gobernu-taldeak udalerriaren etorkizunarekin eta herritarren ongizatearekin duen konpromisoa sendotuz.

2023an Amorebieta-Etxano garatzeko ibilbide-orri gisa aurkeztu zen Aginte Plana, sei ardatz estrategikotan banatutako 74 jarduketez osatuta. Orain, urtebete geroago, Udalak egindako jarraipenean, proiektuen %63,51o aurrerapena jasotzen du, eta horietatik % 56,75 exekutatzen ari dira gaur egun.

Lehen urte honetan, Aginte Planean jasotako bost proiektu estrategiko burutu dira. Horien artean daude Berdintasun Plan berria, Larrea Herri Ikastetxeko (Beheko Eskola) patioaren hobetzea, Gudari kalea oinezkoentzat egitea, Zubikurtze-Zubipunte-Zubizabala oinezkoen ibilbidea egitea, eta haurrentzako jolas-gune berriak sortzea.

Jarduketa horiek, gobernu-taldearen lanaren isla dira eta gainera, bistako egiten dute berdintasunari, mugikortasun jasangarriari edo haurren ongizateari lotuta herritarrei emandako hitza betetzeko duen konpromiso sendoa.

Proiektuen jarraipena eta erronkak

Aginte Planeko gainerako proiektuek ere aurrera egiten jarraitzen dute. Une honetan, 18 jarduketa exekuzio aurreratuan daude eta beste 24 exekutatzen ari dira. HAPOren onarpena, Urgozoko kiroldegi berriko obrak amaitzea, auzoetako jaiak berreskuratzea eta indartzea, herritarren parte-hartzea handitzea “Arkalaz! Herrigintzan bat”en esparruan, Zerbitzu sozioedukatiboak eta lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko zerbitzuak indartzea eta gazte zornotzarren parte hartzea sustatzea dira exekuzio maila aurreratuan dauden jardueretako batzuk.

Bestalde, Irisgarritasun Plana edo Mugikortasun Jasangarriaren Plana, Jauregizahar berrurbanizatzea, autokarabanentzako aparkalekua, Nafarroa Zentroaren birmoldaketa integrala, auzo-taxi zerbitzua, migratzaileentzako harrera-protokoloa edo udal merkatua suspertzea bezalako proiektuak exekutatzen ari dira.

Era berean, Planean jasotako ekimen bat bera ere ez da bertan behera utzi, eta horrek Udalak datozen urteetarako definitutako ibilbide-orria betetzeko duen konpromisoa berresten du. Gobernu-taldeak, beraz, proiektu horiei jarraipena emateko lanean jarraitzen du, gainerako %36a ere datozen urteetan hasi eta gauzatzeko asmoz.

“Gure konpromisoa argia da: Amorebieta-Etxano hobetzen jarraitzea, irisgarriagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa izan dadin, betiere herritarren parte-hartzearekin eta familien, gazteen eta kolektibo ahulenen beharretan arreta berezia jarriz. Amorebieta-Etxano bizitzeko udalerririk onena izaten jarraitzea nahi dugu eta helburu hori herritarrekin batera lortu nahi dugu, Amorebieta-Etxanoren etorkizuna elkarrekin, Arkalaz, eraikiz”, adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top