DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abian dira Astarloa Eraikineko Adinekoen Zentroko igogailua ordezkatzeko lanak

Jarduketak 53.010 euroko aurrekontua du (BEZa aparte) eta bi hilabeteko epean gauzatzea aurreikusten da

Lanek 53.010 euroko (BEZa aparte) aurrekontua dute

DURANGO | Astarloa Eraikineko Adinekoen Zentroan dagoen igogailua ordezkatzeko lanak martxan daude jada, Durangoko Kampatorrosteta kaleko 9. zenbakian kokatuta. Jarduketa honen helburu nagusia eraikinean irisgarritasun unibertsala bermatzea da, araudi eguneratua betetzen duen, errendimendu handiagoa, gaitasun handiagoa eta abiadura handiagoa izango duen igogailu berri bat instalatuz.

Orain arteko igogailuak matxura ugari izan ditu azken urteotan, eta horrek ezinbestekoa egin du haren ordezkapena. Gailu berriak beheko solairutik laugarrenera arteko solairuak lotuko ditu, solairu bakoitzean kota berean sarrera bermatuta. Gainera, ordezkapen lanak amaitutakoan, eraikinaren sarreran hobekuntzak egingo dira erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna areagotzeko.

Lanek 53.010 euroko (BEZa aparte) aurrekontua dute, eta bi hilabeteko epean amaitzea aurreikusten da, adinekoen zentroan jende gutxien ibiltzen den garaian eginez. Epe honetan, lanek eragindako udal zerbitzuak —batez ere podologia eta jantokia— berrantolatu dira, eta mugikortasun arazo handiagoak izan ditzaketen pertsonei dagoeneko jakinarazi zaie.

Proiektua higiezinaren Jabeen Erkidegoak sustatu du, eta Durangoko Udalak %8ko partaidetza du bertan. Astarloa eraikinak erabilera mistoa du, beheko solairuetan merkataritza-lokalak ditu eta goikoetan hainbat zerbitzu sozial eta komunitario hartzen ditu, hala nola Udaleko Erretiratuen Etxea, adinekoen bi egoitza, eguneko zentro bat, parrokiako jarduerak eta herritarrentzako beste zerbitzu batzuk.

Jarduketa honekin, espazio irisgarri, seguru eta kalitatezkoak bermatzeko udal konpromisoan aurrerapauso berri bat ematen da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top