DOT Durangaldea

Abadiñoko Udalak auzo-bileren hirugarren zikloari ekingo dio Gerediagan

Martxoaren 4an, 5ean eta 10ean izango dira

Lehen bilera Gerediagan izango da eguastenean

ABADIÑO | Legegintzaldi hasieratik, auzoetako bizilagunekin duen harremana eta komunikazioa indartzen ari da Abadiñoko Udala. Horretarako, auzo-bilerak egiteko hasi zuen dinamikarekin jarraituz, hainbat bilera antolatu ditu datozen egunetarako. Herritarrei orain arteko jarraipenaren berri ematea, haien zalantzak argitzea eta iradokizunak eta proposamenak jasotzea izango da bilera hauen helburua.

Honako ordu, egun eta leku hauetan egingo dira:

– GEREDIAGA: martxoak 4 (eguaztena), 18:30ean, Errota Kultur Etxean.

– GAZTELUA: martxoak 5 (eguena), 19:00etan, Gazteluko ermitan.

– MENDIOLA: martxoak 10 (martitzena), 18:30ean, Errekatxon.

Azken hiru urte hauetan, Udalak konpromisoa hartu du baserri auzoetako bizilagunei gainontzeko herritarrei ematen zaien arreta eta protagonismo bera eskaintzeari. Bide horretan, egun, gutxienez, urtean behin batzen dira haiekin, eta, horrek, harreman zuzenagoa eta gertukoagoa izatea ekarri du.
Euren proposamenak eta iradokizunak entzun ostean, aurten, esaterako, honako hobekuntza-lan hauek egin dira, besteak beste: Gerediagan falta ziren etxebizitzetara sareko ur hornidura eraman dute, Gazteluko baselizako teilatua konpondu da, Sagastako errepidea konpondu da eta Mendiolako errepidea konpontzen ari dira, eta auzoetako argiteria hobetu da. Aurtengo aurrekontuetan ere hainbat hobekuntza-lan aurreikusi dituzte: Irazola auzora sareko ur-hornidura eramatea, Urkiolako ur depositoa erostea eta Atxarteko errepidea konpontzea, kasurako. Orokorrean, 2 milioi euro
inguruko inbertsioa egin du Udalak lan hauetan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top