DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abadiñoko Sagasta auzoko  bidea konpontzeko lanak lizitaziora atera dituzte

255.000 euroko inbertsioarekin errepidearen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuko dira

Sagastako errepidea konpontzeko lanak lizitatu ditu Udalak.

ABADIÑO | Udalak Sagasta auzoko bidea konpontzeko lanen lizitazioa lehiaketara atera du. 255.000 euro exekuzio-aurrekontua du –gehi BEZa–, eta obrak errepidearen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko balioko dute.

Besteak beste, Sagastan gauzatuko diren aktuazioak hauek izango dira: alde batetik, errepidea konponduko da. Egoera okerrean dago egun, eta berritzeko lanak egingo dira. Bestetik, euri urek sor zitzaketen luiziak ekiditeko helburuarekin, lursail batzuetan urak batzen dituzten arekak konpondu behar dira, urak errekara bideratzeko. Sei partzelatan egingo dira aktuazio horiek, eta Udalak lursailen jabeekin aktuazio horiek egiteko baimena sinatu du jada.

Rafa Bilbao Baserri auzoetako eta Basoetako batzordeburuak “baserri auzoak zaintzearen garrantzia” azpimarratu du. “Herriaren ondareetako bat baserri auzo ugari ditugula da, eta abadiñar asko bizi da auzo horietan. Gerediagan ur-hornidura sarea handitzeko lan egin dugu, eta Irazolan ere berdin egitea aurreikusten dugu. Sagastako lan hauek auzotarren segurtasunean eta irisgarritasunean aurrera pauso garrantzitsuak ekarriko ditu. Legegintzaldi Agendan dugun lan nagusietako bat da, eta lan horiek gauzatzeko urrats handi bat eman dugu lizitazio honekin”, aurreratu du.

Proiektua gauzatzeko interesdunek lizitazioa publiko den unetik 27 egun izango dituzte proposamenak aurkezteko. Lanak aurtengo udaberrian hastea aurreikusten da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top