DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abadiñoko Gaztelua baseliza birgaitzea adostu dute Udalak, elizbarrutiak eta auzo-elkarteak

Estalkiaren eta mendebaldeko arkupearen obrak ekainean egingo dira, eraikina uztailaren 4ko jaiegunerako egokituta egon dadin

Lanek 63.941,84 euroko inbertsioa ekarriko dut
Lanek 63.941,84 euroko inbertsioa ekarriko dut

ABADIÑO | Abadiñoko Udala eta Bilboko Elizbarrutia, Gazteluako auzo-elkartearekin batera, akordio batera iritsi dira ermitaren estalkia birgaitzeko eta mendebaldeko elizpea konpontzeko. Jarduera ekainean zehar garatuko da, eraikina uztailaren 4an San Martin Aita Santuaren jaiegunerako egokituta egon dadin.

Lanak San Trokaz Parrokiak kontratatu eta burutuko ditu eta 63.941,84 euroko inbertsioa suposatuko dute, parrokiak berak eta Udalak % 50ean ordainduko dituztelarik. Izan ere, tempoa, Erdi Arokoa, udalerriaren ondare historiko, kultural eta erlijiosoaren parte da, eta babestutako ingurune batean kokatzen da, ustezko arkeologia-eremutzat hartzen baita.

Gainera, ermitak eta bere ondoko gelek garrantzi handiko beste funtzio zibil batzuk betetzen dituzte, besteak beste, auzoaren nortasunari eta kohesioari laguntzea, bere jai eta tradizioen bitartez, eta horrek, aldi berean, udalerri osoaren bizitza soziala eta ondare kulturala, materiala eta immateriala, aberasten laguntzen du.

“Balio historikoa duen higiezina da, baina, gainera, auzotarrak biltzeko lekua da betidanik, eta, beraz, hura babesten lagundu behar dugu, elementu kohesionatzailea izaten jarrai dezan eta auzoaren dinamizazio kultural eta sozialerako gune izaten jarrai dezan. Hilabeteak daramatzagu gai hau lantzen, aurrekontuetan horretarako partida bat onartu genuen eta duela gutxi hitzarmena definitu dugu. Konponketa jaiak baino lehen egitea espero dugu, eta bizilagunak oso pozik daude “, nabarmendu du Mikel Urrutia alkateak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top