71.693,6 euroko balioa duen instalaziorako lehiaketa ireki du
ABADIÑO | Udalak Zelaieta Trinketearen atzean dagoen zelaian baratze publikoak jartzeko eta hornitzeko lehiaketa ireki du. Kontratuaren helburua da Abadiñoko herritarrei jakiak modu ekologikoan modu seguruan eta komunitatean landatzeko gune bat eskaintzea. Proiektatutako baratzeek lan hori egiteko zerbitzu guztiak izango dituzte: ura, lurra, materia konpostagarria eta beharrezko tresnak gordetzeko lekua. Interesa duten enpresek urtarrilaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beren proiektuak.
Joan den urriko Osoko Bilkuran onartu zen bezala, 50 metro koadroko 66 partzela sortzeko obrak egingo dira. Guztira, Udalak 71.693,65 €(BEZa barne) bideratuko ditu lan horietarako, eta enpresa irabazleak 9 aste izango ditu lan horiek egiteko, kontratua esleitzen denetik kontatzen hasita. Udalak obrak aurtengo udaberrian amaitzea aurreikusten du.
Herritarrek otsailean zehar izango dute izena emateko epea.