DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abadiño Lagunkoiak lagunkoitasunari buruzko prozesu berri bat bultzatu du udalerrian

Galdetegi baten bidez abadiñarren ideiak eta iritziak jaso nahi dituzte

Lehenengo saioa urriaren 24an, ostegunean, egingo da.
Lehenengo saioa urriaren 24an, ostegunean, egingo da.

ABADIÑO | Abadiñoko Udalak eta Abadiño Lagunkoia taldeak prozesu berri bat jarri dute abian udalerriaren lagunkoitasunari buruz, herritarren parte-hartzean oinarrituta, batez ere adinekoen parte-hartzean.

Abadiño Lagunkoiaren helburua “adinekoentzako herri lagunkoia” lortzea da. Proiektu hau Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) bultzatutako Hiri Lagunkoien Munduko Sarearen ekimenaren barruan dago.

2017az geroztik, diagnostiko bat egin da, ekintza-plan bat egin da eta, ondoren, hura ebaluatu da. Orain, bigarren hobekuntza-ziklo bati hasiera eman nahi zaio.

Testuinguru horretan, dei egiten zaie Abadiñoko herritar eta tokiko eragile guztiei parte hartzera eta iritziak partekatzera, auzoak eta inguruneak hobetzeko lan egin dezaten adinekoen ikuspegitik.

Helburu horrekin, Abadiñon bizi direnen ideiak eta iritziak bilduko dira herritar guztiei zuzendutako galdetegi baten bidez. Galdetegia urriaren 4tik 16ra bete ahal izango da, eta eskuragarri egongo da, bai formatu fisikoan, bai digitalean.

Galdetegia, formatu fisikoan, gune hauetan egongo da eskuragarri: San Trokazko Nagusien Elkarteko taberna, San Prudentzioko Nagusien Elkarteko taberna, Errota Kultur Etxea eta Zelaietako Udal Mediateka. Bete ondoren, lau kokapen horietako batean entregatu beharko da. Formatu digitalean bete nahi izanez gero, esteka honen bidez online inprimakira sar zaitezke HEMEN

Halaber, 60 urtetik gorakoentzako parte-hartze prozesu bat izango da, eta lehenengo saioa urriaren 24an, ostegunarekin, izango da, 18:00etan, Errota Kultur Etxean.

Parte hartzera eta adin guztietarako Abadiño eraikitzen laguntzera animatu dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top