DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

‘Gure Zirkua’ lehen aldiz iritsiko da Amorebieta-Etxanora

Maiatzaren 23tik ekainaren 7ra bitartean egongo da Gure Zirkuaren karpa udalerrian

Gaur jarriko dira eskuragarri sarrerak

AMOREBIETA-ETXANO | Datorren maiatzean, Gure Zirkuak, Euskal Herriko zirku konpainia ibiltari ospetsuak, lehen aldiz bisitatuko du Amorebieta-Etxano, bere euskarazko ikuskizuna zornotzar orori eskaintzeko. Hala, udalerriak ongi etorria ematen dio euskal zirkuaren kultur proposamen erakargarri honi, kalitatezko entretenimendua eskaintzeaz gain, euskaraz modu dibertigarrian eta familian gozatzeko aukera eskainiz.

Zirku tradizionala eta euskararen erabilera uztartzen dituen proiektua da Gure Zirkua, hizkuntzaren erabilera sustatzen den bitartean arte honen magia eta trebetasunaz gozatzeko espazioa sortuz. Amorebieta-Etxanora egingo duen lehen bisitaldian, adin guztiei zuzenduriko kultur proposamena aurkeztuko du, bereziki euskararen erabilerak udalerriarentzat lehentasuna izaten jarraitzen duen testuinguruan.

Ainhoa Salterain alkateak ongietorria eman nahi izan dio zirku konpainiari: “Oso pozik gaude Gure Zirkua gure herrira datorrelako. Zirkoaz familia giroan gozatzeko aukera paregabea da, baita euskarari ikusgarritasuna ematen laguntzeko eta gure kultur jardueretan hizkuntzaren erabilera sustatzen jarraitzeko ere. Familia zornotzar guztiak animatzen ditugu magiaz, umorez eta emozioz betetako ikuskizun batera hurbildu eta horretaz gozatzera”.

Sarreren salmenta

Gure Zirkuaren hainbat emanaldi eskainiko ditu Amorebieta-Etxanon, ondorengo egun eta ordutegietan:

  • Maiatzaren 23an, ostirala, 19:00etan
  • Maiatzak 24, larunbata, 17:00etan
  • Maiatzaren 30ean, ostirala, 19:00etan
  • Maiatzak 31, larunbata, 17:00etan
  • Ekainak 1, igandea, 12:00etan eta 17:00etan
  • Ekainak 7, larunbata, 12:00etan eta 17:00etan

Emanaldi guztietarako sarrerak gaurtik aurrera egongo dira eskuragarri Gure Zirkuaren webgunean: www.gurezirkua.eus. Sarrera bakoitzak 15euro balio du 2 urtetik gorakoentzat.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top