DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Basoen Nazioarteko Egunean 300 haritz banatuko dira Elorrion

Hilaren 21ean ospatuko da eguna eta Udalak, Elorrio-Atxondo Baso Biziak elkartearen laguntzarekin, Quercus robur zuhaitza eskuratzeko aukera emango du

Lehiaketak ekainaren 1etik irailaren 15era iraungo du
300 haritz banatuko dira Elorrion. ARGAZKIA: Victor Uriarte

ELORRIO | Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Elorrioko Udalak, bertoko zuhaitzak banatuko ditu herritarren artean beste urte batez. Zuhaitzak Bizkaiko Foru Aldundiak emandakoak dira; zehazki, Quercus robur (bertoko haritza) espezie autoktonoa da banatuko dena, martxoaren 21ean ospatzen den mundu mailako ekimen horrekin bat eginez.

Pertsona bakoitzak bost landare jasoko ditu gehienez, 50 zentimetroko tamainakoak eta sustraietan arrabolarekin. Zuhaitzak agortu arte banatuko dira, jasotzera bertaratzen diren herritarren artean.

Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeaz gain, Oier Olagorta Ingurumen zinegotziak adierazi du ekimenarekin elorriarrak sentsibilizatzea ere lortu nahi dela, eta zuhaitzek ematen dizkiguten onura ugariez kontzientziatzea.

Zuhaitzen banaketa Bizkaiko Foru Aldundia egiten ari da, Haritz Proiektuaren barruan, Europako Gizarte Funtsak baliatuta.​

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top