Martxoan eta apirilean lau hitzordu zehaztuta daude herritarrek, informaziorik izan ezkero, ikerketari ekarpenak egiteko

ABADIÑO | Gerediaga Elkarteak, Abadiñoko udalak babestuta, 1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarrak eta ondoriozko gerrak Abadiñon sortutako eraginak aztertzeko ikerlana hasita dauka. Orain arte, bilketa lana egin da, ezagunen lekukotzak jasota eta artxiboetako dokumentuak identifikatuta.
Bilketa lan hori amaitzeko, herritarrei dei egingo zaie, gerrarekin edo gerra ostearekin lotutako informaziorik izan ezkero, beraien ekarpena egin dezaten. Argazkiak, familiakoen bizipenak, oroigarriak… mota askotako informazioa izan daiteke baliagarria.
Horretarako, Abadiñoko udalaren laguntzarekin, informazio bilketarako lau hitzordu zehaztu dira, Trañan eta Zelaietan. Honek dira :
- Martxoaren 26an, Txanporta kultur etxean (16:00-20:00)
- Martxoaren 28an, Txanporta kultur etxean (10:00-14:00)
- Apirilaren 4an, Errota kultur etxean (16:00-20:00)
- Apirilaren 5ean, Errota kultur etxean (10:00-14:00)