Judoka durangarrak maila handia eman zuen Letonian ospatutako hitzordu ospetsuan

JUDOA | Durango Judo Taldeak bere kirolarien ahalmena erakutsi zuen berriro. Oraingoan Aimar Aiartzaguena durangarrarekin Rigako (Letonia) European Cup txapelketan. Judokak bost borrokaldi egin zituen eta hirutan gailendu zen.
Lehen kanporaketan Letoniako judoka baten aurka irabazi zuen; bigarren kanporaketan Kroaziako ordezkaria garaitu zuen. Finalerdietarako pasean italiar batekin galdu zuen eta israeldarraren aurka errepeska jokatu zuen, kostata baina azkenean irabazi egin zion. Hurrengo borroka brontzezko borrokara igarotzea izan zen, eta judoka georgiar baten aurka galdu zuenez, merezimenduzko 7. postuarekin konformatu behar izan zuen. “Aimarrek judoa eta errugbia uztartzen ditu. Oso pozik gaude egin duen lehiaketarekin; hazten eta gozatzen jarraitzen du, eta hori da garrantzitsuena “, adierazi du Iñaki Salas durangarraren entrenatzaileak.
Bestalde, Deniba Konarek ezin izan zuen parte hartu azken orduko lesio baten ondorioz. “Nahiago dugu kontuz ibili eta ez irten tatami bada. Rigara bidaiatu zuen lehiatzeko itxaropen txiki bat genuelako, baina azkenean erabakirik onena hartu genuen; ez osasuna arriskatzea, hori baita garrantzitsuena “, azaldu dute Durango Judo Taldetik.