Kantabriarrek ez zieten aukerarik eman durangarrei

SASKIBALOIA | Tabirako Baqueren taldeak ezin izan dio Pas Piélagos Kantabriari irabazi (97-57). Talde durangarra beti izan zen azpitik markagailuan. 33-14 hasi zen lehen partzialean eta atsedenaldira 56-27 iritsi ziren partida ia erabakita utziz.
Aldageletatik igaro ondoren, etxeko taldeak antzera jarraitu zuen eta 79-43ra arte markagailuan joan ziren etxekoak, +40ra iritsi aurretik.
Banakako estatistikei dagokienez, partidako saskiratzaile nagusia Markel Aranzabal izan zen, 27 puntu eta 9 erreboterekin, eta ondoren Lander Barruetabeña, zazpi punturekin.
Tabirakok Bilbao Basketen bigarren taldea hartuko du larunbat honetan Landako kiroldegian (19.00etan)