Ibarretxe Kultur Etxean antzeztuko da 19:00etan

IURRETA | Aurrera doa Antzerkia Bultzatuz antzerki zikloa, ekainera arte guztira zazpi ikuskizun ekarriko dituena. Horrela, Ibarretxe Kultur Etxeak publiko eta gustu guztientzat pentsatutako programazioa hartuko du.
Datorren ostiralean, martxoak 14, “75 puñaladas” antzezlana taularatuko da. Stagertton bere estudioan hil dute. Morroiek aurkitu dute gorpua. Orduan, honako zalantza hau sortzen da: Stagertton jauna 75 labankadaz hil bazuten… nolatan ez dago odol orban bakar bat estudioan?
Sarrerak harreran: Umeak: 1 euro/Helduak: 3 euro
Programazioa:
Martxoaren 14a. Txintxaun Antzerki Kolektiboaren 75 labankada.
Apirilaren 4a. “Amama irrifarren ondarea”, Eidabe.
Maiatzean eta ekainean. “Obsoletus”, “Nire maletatxoan” eta “El salto de Laucade”.