DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Larranok eta Abarketeruenak irabazi dute Abadiñoko tabernetako mozorro lehiaketa

Zelaietako bi tabernek 300 eta 200 euroko sariak lortu dituzte

Lehen saria Larrano tabernarentzat

ABADIÑO | Pasa den asteburuan Abadiñoko herriak inauteriez gozatu zuen eta establezimenduetako mozorro lehiaketako sariak banatzeko aukera izan zuen. Bi sari banatu ziren, 300 dekorazio onenari eta 200 herriko establezimenduetan lan egiten dutenei.

Zelaietako bi tabernak lortu zituzten aurtengo sariak. Epaimahaiak erabaki zuen dekorazio onenaren saria Larrano tabernarentzat izatea, eta Abarketeruenako langileek mozorroen karakterizazio onenaren saria lortu zuten.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top