Amorebieta-Etxanoko Udalak hilaren 11n eta 12an burutuko ditu obrak

AMOREBIETA-ETXANO | Udalak Larreako aparkalekua asfaltatuko du hurrengo egunetan eta, ondorioz, otsailaren 11n eta 12an, asteartean eta asteazkenean, aparkalekua itxita egongo da. Bi egunetan, ibilgailuek ezingo dute bertan aparkatu.
Toki administrazioak aldez aurretik barkamena eskatzen du lanek sor ditzaketen eragozpenengatik eta “obrek irauten duten bitartean, halaber, ezinbestekoa izango da langileen jarraibideak eta jarritako seinaleak errespetatzea”, gogoratu du.