DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

“Aurtengo San Blasetarako iaz baino ekoizle eskaera gehiago izan ditugu”

Mikel Urrutia Abadiñoko alkateak udalerriko gaurkotasuneko gaiak errepasatu ditu DOTBn, hala nola biharko San Blas eguna

Mikel Urrutia DOTBn izan zen pasadan ostegunean

ABADIÑO | Mikel Urrutia Abadiñoko alkatea DOTBra joan zen gaurkotasuneko gaiak errepasatzeko eta datorren asteleheneko San Blas eguna gogoratzeko. 180 abelburu eta 130 postu, horietatik 30 artisauak eta beste 100 ekoizleak, bilduko dira azoka tradizional honetan.

Urrutiak, aurreko urteetan bezala, espero du milaka pertsona etortzea jaiegun batean, iragarpenen arabera euririk utziko ez duena. “Bitxia da iaz larunbata izan zen arren, eta aurten astelehena, ekoizleen eskaera gehiago izan ditugula”, aitortu du Urrutiak. Alkateak gaineratu duenez, bere helburua lehen sektoreko ekoizleei toki gehiago ematea izan da, “baina ez dira bete eta, hala ere, pastelak eta gozokiak bai”.

Bestalde, Urrutiak adierazi du ere bitxia izan dela eskualdeko erakusketari gutxik eman izana izena. “Lehen sektoreko gero eta ekoizle gutxiago egoteak kezkatzen gaitu. Gazteen mugimendu berri bat dago, baina, oro har, indar handiagoa izatea gustatuko litzaiguke, eta, horretarako, “beste politika batzuk behar dira, adibidez zero kilometroaren lanketan, jantokien kudeaketan  edota norberaren kontsumoan…”.

Elkarrizketan, Urrutiak gaurkotasuneko beste gai batzuk ere errepasatu zituen, adibidez URArekin lortu duten akordioa, zeinak 1,7 milioirekin finantzatuko baitu Traña Matienako uholde-arriskua saihesteko lehen fasea.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top