DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo da Ermuan

Ostiral honetan izango da, hilak 31, arratsaldeko 7etan herriko Orbe kardinalaren plazan

Palestinako herriari elkartasuna adierazteko konzentzazioa gaur izango da.

ERMUA | Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, ‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako. Antolatzaileen ustez, “urtarrilaren 19an indarrean sartu zen su-etena aringarria da palestinarrentzat, 15 hilabetez etengabe bonbardatu ondoren” eta erasoek 47.000 pertsona baino gehiago hil dituztela gogoratu dute.

Taldeak bidali duen ohar batean Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan. “Su-eten horrek hain agerikoa ez den genozidio modu baten jarraipena izan daitekeela, eta Israelek eta Ameriketako Estatu Batuek espero dutela horren bidez sumindura gutxiago eragitea, bai eskualdean, bai munduan. Horregatik, kalera ateratzen jarraitu behar dugu mundu osoan, palestinar herriari laguntzeko eta gure agintariei eskatzeko har ditzatela behingoz Israelen aurkako benetako presio-neurriak. Genozidioak jarraitu ez dezan, gizarte zibilak zigor ekonomikoak ezartzea eta Israelekin mota guztietako harremanak haustea eskatu behar du” argudiatu dute.

Hitzordua, gaur, arratsaldeko 7etan izango da herriko Orbe kardinalaren plazan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top