DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangaldeko abesbatzak prest Santa Ageda ospatzeko

Hitzordu ezberdinak izango dira herriz herri oles egin eta kantatzeko

Zornotzako ospakizuna 18:30ean hasiko da

DURANGALDEA | Tradizoari eutsiz, datorren otsailaren 4, Durangaldeko txoko guztietan makila hartu eta Santa Ageda bezperako koplak abestera aterako dira. Amorebieta-Etxanon, adibidez, beste urte batez Armendola Kultur Elkarteak herriko abesbatzak bilduko ditu, baita nahi duten herritarrak ere, Agate Deunako koplak abesteko eta, horrela, ohiturak bizirik mantentzen jarraitzeko.

Ospakizuna arratsaldeko 18:30etan hasiko da herriko abesbatza ezberdinekin herriko kaleetan zehar koplaren bertsio desberdinak abestuz eta 20:00etan denak Herriko plazan bilduko dira bertaratzen diren pertsona guztiekin batera kantatzeko. Ondoren, ospakizuna plazako arkupeetan egingo den luntxarekin amaituko da . Armendola Kultur Elkartetik dei berezia egiten dugu bertaratutakoak baserritar jantzita etor daitezen.

Armendola Kultur Elkarteak mota guztietako ekimen soziokulturalak sustatzea du helburu, baita euskal kultura, historia, hizkuntza, gastronomia eta etnografiei buruzko garapena eta ikerketa ere.

Elorrion ere kantuan irtengo dira kalerik kale, makilak astindu bitartean. Zehazki, Santa Agedako kopla herrikoi eta errotuak kantatzeko urteroko usadio honi 19:00etan emango diote hasiera Herriko Plazan. Hitzordu irekia da elorriar guztientzat, eta Berriotxoa abesbatzak eta parrokiako abesbatzak ez dute
hutsik egingo. Ekitaldia Iturrizoro Elkarteak antolatu du, Udalarekin lankidetzan.

 

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top