DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Amorebieta-Etxanok 60.000 euro bideratu ditu enplegua sustatzeko

Dirulaguntzak enpresa, erakunde, profesional edo ekintzaile langabeei zuzenduta daude

Eskabideak abenduaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira

AMOREBIETA-ETXANO | Udalak  udalerrian enplegua sustatzeko 2025eko dirulaguntza deialdia zabaldu du. Laguntza horien helburua da enplegua sortzea, autoenplegua bultzatzea eta tokiko enpresetako lan-baldintzak hobetzea eta hain zuzen helburu horietara bideratuko ditu Udalak 60.000 euro. Iaz, esaterako, 10 eskaera kudeatu ziren guztira: 6 autoenplegu-proiektuetarako eta 4 langabetuak kontratatzeko.

Deialdiaren helburuak eta ezaugarriak

Deialdia Amorebieta-Etxanon jarduten duten enpresa, erakunde eta profesionalei zuzenduta dago, baita udalerrian jarduera ekonomiko berria ekiten duten ekintzaile langabeei ere. Laguntzak helburu du:

  • Udalerriko langabeak kontratatzea.
  • Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzea.
  • Lanaldia gutxienez % 50 luzatzea.
  • Ekintzaileek negozio-unitate berriak sortzea.

Epeak eta betekizunak

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 9ra bitarte egongo da zabalik, eta enpresa eta pertsona interesdunek HAZen edo egoitza elektronikoaren bidez egin dezakete eskaera.

Abenduaren 10etik aurrera egindako kontratazioak, lanaldi luzapenak edo moldaketak hurrengo ekitaldiko deialdian sartuko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top