Elur-kota 1,000 edo 1.200 metro inguruan egongo da
EGURALDIA | Asteartean prezipitazioak izango ditugu egunaren bigarren partean. Egunaren lehen partean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta prezipitazio-probabilitatea txikiagoa izango da. Baina egunaren erdiko orduetan, haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta prezipitazioak ekarriko ditu. Zaparrada handiak botako ditu tarteka. Elur-kota 1000-1200 metro inguruan kokatuko da. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldera biratzean eta arratsaldean, haize-bolada oso gogorrak izango dira kostaldetik gertu. Tenperaturak jaitsi egingo dira eta barnealdean nekez iritsiko dira 10 ºC-ra.