Interesatuek Intxaurrondo Gazte eta Kultur Bilgunera jo dezakete edo e-maila bat bidali
DURANGO | Gaurtik, astelehenetik, urtarrilaren 29ra bitartean, Durangoko Ludotekan izena emateko epea zabalik egongo da otsailetik apirilera, 2014 eta 2020 bitartean jaiotako haurrentzat.
Interesa duten pertsonak Intxaurrondo Gazte eta Kultur Bilgunera hurbildu daitezke astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara edo posta elektronikoz intxaurrondo@durango.eus helbidean.
Gogoratu behar da Ludotekaren doako zerbitzua larunbatetan 17:00etatik 20:30era eta igandeetan arratsaldeko bostetatik zortziak arte eskaintzen dela.