DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Mankomunitateko Zaintzak aho-hortzen osasunari buruzko saio bat antolatu du

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten senideei zuzenduta dago.

Saioa urtarrilaren 22an izango da

DURANGALDEA | Durangoko Merindadeko Mankomunitateko ZAINDU zerbitzuak – Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten senideei laguntza ematea – eta OSAKIDETZAk aho-hortzetako oinarrizko zainketei buruzko prestakuntza-saio bat antolatu dute mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten senitartekoentzat.

Diana Sánchez Fernández odontologoak emango du saioa. Horren helburua heldu nagusiaren aho-hortzetako arazo nagusiei buruzko oinarrizko informazioa ematea da, bai eta ahoa osasuntsu mantentzen laguntzen duten neurriei buruzkoa ere.

Egia da aho-hortzetako arazoak izateko arriskua areagotu egiten dela gaixotasun jakin batzuk izateagatik, sendagai jakin batzuk hartzeagatik eta osasun-egoera mugatzaile batengatik. Hori dela eta, beste gai batzuen artean, ahozko higieneko jardunbide egokiak txertatzea azpimarratuko da.

Saioa urtarrilaren 22an izango da, 15:30ean, Durangoko Elkartegi eraikinean. Parte hartzeko eta/edo informazio gehiago jasotzeko, beharrezkoa da honako hauekin harremanetan jartzea:

Zaindu zerbitzua
94 620 05 46 680 425 764
zaindu@dma.eus

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top