DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

‘Zapatuetan Berriz’ ekimena urtarrilaren 25ean hasiko da

Haur eta gazteek aisialdian be euskaraz gozatzeko espazioa da eta txanda bakoitzean gehienez 70 plaza egongo dira

Txanda bakoitzean gehienez 70 plaza egongo dira

BERRIZ | Berrizko Udalak ‘Zapatuetan Berriz’ ekimenaren data berriak iragarri ditu. Haur eta gazteei zuzendutako aisialdi-programa honek Haur Hezkuntzako 4. Mailatik, Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko ikasleak hartzen ditu eta larunbat ezberdinetan egingo da, urtarrilaren 25etik aurrera, 16:00etatik 19:30era. Topalekua eskolako patio estalia izango da.

Aurreko edizioetan bezala, aisialdirako gune honen helburu nagusia, aisialdian eta lagunekin euskararen erabilera modu ludiko eta dibertigarrian sustatzea da, eta, aldi berean, ohiko lagun taldeetatik “ateratzea” eta lagun berriak egitea. Horrela, parte-hartzaileei aisialdi hezitzailea eskaintzen zaie;  integrazioa, parekidetasuna eta aukera-berdintasuna landuz. Eta horrekin batera, Berrizko ingurunea ezagutzea eta errespetatzea, kultura-aniztasuna sustatzea eta haurren garapen psikomotorra, kognitiboa, kritikoa, emozionala eta afektiboa bultzatzea.

Txanda bakoitzean gehienez 70 plaza egongo dira beraz, beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Egitarauko jarduerak eta ordutegiak www.berriz.eus webgunean daude eskuragarri. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 20a izango da.

Izen-emateak: HEMEN.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top