Ezbeharra N-634 errepidean gertatu zen, gaueko hamar eta erdiak aldera
ERMUA | 44 urteko gizon bat hil da bart, larunbata, N-634 errepidean, Ermua parean, izandako zirkulazio-istripu baten ondorioz.
Gaueko hamar eta erdiak aldera, Ermuko N-634 errepidetik zihoan auto bat galtzadatik irten da. Suhiltzaile-talde batek esku hartu behar izan du gidaria barrutik ateratzeko, ibilgailuko bidaiari bakarra baita. Bertaratutako medikuek heriotza egiaztatu dute bizkortzeko maniobrak egin ondoren.
Ertzaintzak ikerketa hasi du zorigaiztoko ezbehar hori eragin duten arrazoiak argitzeko.