DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretak alebin nazioarteko txapelketa hartuko du larunbat honetan

Gertasport Kirol Klubak antolatuta, 15 klubek hartuko dute parte eta partidak 09:00etan hasiko dira

Txapelketa larunbat honetan jokatuko da Larrakozelaian. ARGAZKIA: Gertasport

FUTBOLA | Larunbat honetan, abenduaren 28a, alebin mailako nazioarteko txapelketa bat ospatuko da Larrakozelaiako instalazioetan. Gertasport Kirol Klubak antolatuta eta Iurretako Udalaren laguntzarekin, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Iparraldetik etorritako 15 klubek hartuko dute parte lehenengo edizio honetan.

Taldeak multzo hauetan sartzen dira:

A taldea: CD Arratia, SD Ariz, CD Mungia, CD Salesianos, CD Vitoria

B taldea: Gerta, Santurtzi KE, CD Trintxerpe, CD Lakua, Aviro Bayonnais

C taldea: Les Englantis, Irabia, Karabigane, Lumo FE eta Getxo Fundazioa.

Lehen faseko partidak 09:00etan hasiko dira, 20 minutuko iraupenarekin, eta azken fasea arratsaldean jokatuko da, 16:00etatik aurrera. Parte-hartzaile guztiek opari bana jasoko dute antolatzaileek. “Ilusioz gainezka gaude klub hauen bisitarekin eta kirol jardunaldi polit batez gozatzea espero dugu”, azaldu dute antolatzaileek.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top