DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Sociedad Artistico Cultural Zornoza-k idazlan lehiaketaren sariak banatu ditu

Aurten guztira sei ikastetxeko 213 ikaslek parte hartu dabe

Sari banaketa pasadan asteburuan izan zen

AMOREBIETA-ETXANO | Urtero lez Sociedad Artístico Cultural Zornoza-k Zornotzako ikasleentzako antolatzen dauan  Idazlan Lehiaketa burutu dau. Ekimen honek bere 25. edizioa betetzen dau. Zenbaki borobila denpora luze honetan gertatu dana gogoratzeko.

2000. urtean egindako lehen edizioan adinaren arabera bi lehiaketa talde antolatu ziran eta gazteek idazlanan “Zornotza” zelan ikusten eben jorratu behar izan zuten. Guztira 45 lan aurkeztu ziren.

Urteko ediziorako aurkeztutako lan kopurua bikoiztu egin zan eta azkenengo urteetan, orain adinaren arabera 3 taldeetan sailkatuta, 200 lanetik gora aurkezten dira. “Ez da kopuru txikia gaur egun idaztea hitz gutxitako mesu elektronikoetara mugatzen danean!”, aipatu dute elkartetik.

Herrian dagozan 6 ikastetxeen partaidetzarekin (Andra Mari Ikastola, Karmelo Ikastetxea, Karmengo Ama Ikastetxea, Larrea Ikastetxea, Lauaxeta Ikastola eta Urritxe Institutoa) , XXV. edizioak aurrera egin dau.

Lanak, euskeraren egunarekin bat eginez, abenduaren 3-an aurkeztu behar ziran eta guztiak hasiera berdinari helduta gai librea jorratu ahal zuten. Aurten istorioen hasiera honako hau izan da: “Iratzargailuak esnatu ninduen. Heldu zen larunbata eta oso urduri negoen…”.

Guztira, 3 mailatan sailkatutako lehiaketan,  213 ikaslek parte hartu dabe: 11 urte arteko mailan 65 ikasle, 97 ikasle 12 eta 14 urte bitartekoan eta, azkenik, 51 ikasle 15 eta 18 urte bitarteko mailan.

Epaimahaia  lanetan, urtero lez, Zornotzako Udal Euskaltegiko irakaslegatik osatutako taldearen laguntza izan dogu.

Sarituak hauxek izan dira:

  • 11 urte arteko maila:
    • Lehen saria: Nikole Etxebarria Ealo. “Animatzen zarete bidaiatzera, ikasten dogun bitartean?”.
    • Bigarren saria: Laia Urriolausokoa. “Uraren mundu magikoa”.
  • 12 eta 14 urte bitarteko maila:
    • Lehen saria: Izaro Pagaldai Aburto. “Aurreko gauaren testigu”.
    • Bigarren saria: Amaia Castillo Azpitarte. “Albaitariaren lotura”.
  • 15 eta 18 urte bitarteko maila:
    • Lehen saria: Paule Madariaga Díez. “Musikaren bitartez, oroitzapenak bizirik”
    • Bigarren saria: Haizea Saavedra Ortíz de Villacín. “Gezurrak agerian”

Sari banaketa ekitaldia elkarteko egoitzan burutu da. Ekitaldira, irabazleak gain, familiartekoak eta lagun ugari hurreratu dira. Irabazleak saria jasotzerakoan euren lanen zatitxo bat irakurri dabe bertaturakoen gozamenerako.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top