DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zaldua CDak mendi ataleko jarduerak etengo ditu errelebo faltagatik

Elkarteko kideek erakundearen gidaritza hartu nahi duten pertsonei dei egiten diete

Lehenengo Zaldu Trail, zaldibartar mendi sailak antolatua. ARGAZKIA: Zaldua Mendi Taldea.

MENDIA | CD Zaldua Futbol Taldea 1973an sortu zen, eta kirol-erakundearen barruan hainbat atal gehitu ziren. Mendikoak ere hainbat urtez markatu du udalerriko kirol-programazioa, askotariko jarduerekin. «Biziki sentitzen dugu egoera honek sor dezakeen edozein eragozpen. Eskerrak eman nahi dizkizuegu urte hauetan eman diguzuen laguntzagatik, dedikazioagatik eta konfiantzagatik», azaldu dute mendi ataletik.  Datorren urtarrilaren 31tik aurrera jarduerak etetearen ondorioz, honako hau jakinarazi dute:

Mnediko asegura: Aipatutako datara arte, sekzioak asegurua izapidetzen jarraituko du Bizkaiko Mendizale Federazioarekin.

Ekitaldien suspentsioa: Atal honek antolatzen dituen ekitaldi guztiak bertan behera geratzen dira..2025/01/1eko Santamañezarreko igoera eta otsaileko txitxiburduntzia Zaldibarko Udalak horri buruz hartuko duen erabakiaren zain geratzen dira.

Atalaren jarraipena: Mendi ataleko jarduerei jarraipena ematen dieten pertsonak urtarrilaren 15a baino lehen jar daitezke harremanetan klubarekin Mendi Bulegoan (Olazar zelaia, osteguna, 18:30etik 19:30era) edo zalduamenditaldea@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top