DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Oizerako bidean dagoen lehenengo kanadar pasabidea konpondu du Garaiko Udalak

Baso ustiapenaren ondorioz, makina astunak ibili dira eremu horretan eta azpiegitura erabat txikituta geratu da

Garaik konponketarako Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan du

GARAI | Azpiegitura txit hondatuta egon da. Izan ere, baso ustiapenaren ondorioz, makina astunak ibili dira eremu horretan eta azpiegitura erabat txikituta geratu da. Herritarrek ez ezik, abeltzainek, basozainek, bisitariek eta mendiko bizikletan dabiltzanek ere erabiltzen dute mendibide hori eta istripuak gerta zitezkeen. Horiek horrela, kanadar pasabidea konpondu dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Garaiko Udalak. Hala, Garaiko Udalak eskertu eta azpimarratu gura du Bizkaiko Foru Aldundiarekin urte hauetan guztietan garatu duen lankidetza, baso ustiapena hobetu eta inguruko azpiegiturak egoera onean mantentzea ahalbidetu duena.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top