Abisu laranjari eutsiko diote gaur, astelehena, 12:00ak arte, eta elurra egingo du bihar arte
EGURALDIA | Denboraleak eskualdea astintzen jarraituko du, astelehenean nahiko gogor, bihartik aurrera, asteartea, euri gutxiagorekin, baina giro oso hotza utziko du, eta izotza egin dezake.
Asteburuko datuak:
Pilatutako euria (larunbata eta igandea):
Iurreta: 67,7 litro/m2
Mallabia: 110,5 litro/m2
Otxandio: 66,88 litro/m2
Urkiola: 83,8 litro/m2
Igandeko tenperatura maximoak:
Amorebieta: 9,5 ºC
Mallabia: 7 ºC
Urkiola: 4,4 ºC
Igandeko tenperatura minimoak:
Iurreta: 5,4ºC
Otxandio: 1,5 ºC
Urkiola: 0,9 ºC
Astelehenean neguko giroarekin jarraituko dugu. Egunaren lehen partean, zaparradek itsasotik sartzen jarraituko dute, eta baliteke goizaldean eta lehen orduetan ekaitzak eta txingorra izatea. Elur-kota 800-1000 metro inguruan kokatuko da. Arratsaldetik aurrera zaparradak aldizka bota ditzake, baina prezipitatzen jarraituko du. Aldaketa gutxiko tenperaturak. Izotza mendi inguruetan.
Asteartea, euri gutxiago
Asteartean prezipitazio gutxiago espero dugu, baina hotzarekin jarraituko dugu. Iparraldeko haizea ibiliko da, aurreko egunetan baino indar gutxiagorekin. Zaparradak mendebaldean botako ditu gehien, batez ere egunaren lehen partean, eta arratsaldetik aurrera atertu egingo du edo oso noizbehinka botako ditu. Tenperatura maximoak 5-9 gradu ingurukoak izango dira, eta minimoak egunaren amaieran izango dira. Baliteke Araban edo Nafarroan izotza egitea. Elur-kota 700-900 metro inguruan kokatuko da.