Hego haizeak maximoak 19 gradura igoko ditu
EGURALDIA | Giro egonkorra eta eguzkitsua. Erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk egon arren, batez ere arratsaldean, giro eguzkitsua nagusituko da. Hegoaldeko haizeak eguneko tenperaturak areagotuko ditu, batez ere kantauri isurialdekoak, maximoak 2 edo 3 ºC igoko baitira. Tenperatura minimoak iparraldean ere igoko dira, baina hegoaldean ez da aldaketarik izango, hotzak izango dira eta izotza ere egin lezake.